« …Munduko itsasoak zeharkatu ditugu aurkitzeko, esploratzeko, harrapatzeko toki baten alkimia, kultura, tradizioa eta trebetasuna.. Edonoiz, edonola, dena jaia egiteko aitzakia da »
GURE IKUSPEGIA
Gure ikuspegia ETS LAPURDIn, Euskal Herrian ekoiztutako kalitatezko likoreen proposatzea da, baina ez hori bakarrik : artisau eran ekoiztutako produktuak neofito eta kalitatezko edari alkoholizatuen ezagutzaile kontsumitzaileentzat landu ditugu likore ezberdinen errezetak.
Urtero lote bakarrak eta mugatuak ekoizten ditugu kalitatezko produktu paregabeen proposatzeko, osagai naturalak baliatuz.
Produktu egokia da momentu egokian.
NOR GIRA?
Euskal Herrian ekoiztutako kalitatezko likore hautatzaileak gira.
Gure herria eta lurraldeari oso lotuak gira. Euskaldunek betidanik anitz bidaiatu dute, bidai horietan hainbat kultur eta tradizio ezberdin ezagutu dituzte.
Likore selekzio hori historio guzi honen emaitza da, munduko gaitasun eta trebetasun ezberdinak ezagutu eta. Lehenengo gaitasunak eta tradiziozko ekoizpenak errespetatuz.
Proiektu polit honek batzen ditu Euskal Herriko bi probintzia : Lapurdi Iparraldean nun gure enpresa kokatua den eta Araba Hegoaldean, ekoizpen lekua Amurrion kokatua delarik.
+200 URTEKO
TREBETASUNA
ETS.LAPURDI likoreak Acha destilategi familiarrarekin landu dugu. 1831an sortua izan da, eta lehen urteetan bere sorkuntza ondoren erreferentzia garrantzitsua bilakatu da espiritu / likore merkatuan.
Destilategia Amurrion kokatzen da. Acha familiaren bost belaunaldi segitu dira enpresaren buru eta bi mende baino gehiago historiarekin, Destilería Achak herentzia eta ezagutza oso baliotsua du.
MANUEL ACHA S.A. destilategia Euskal Herriko enpresa aktibo zaharrena da, Espainako famili-enpresa zaharrena eta Europako hiru famili-enpresa zaharrenetariko bat.